Herenegun egin zuten Ispasterko mugarriak ezagutzeko hirugarren eta azken ibilbidea.
Ereño, Ea eta Ispasterko auzoetan barrena burutu zuten ibilaldia hamabost herritarrek. Hain zuzen ere, kotxeetan hurreratu ziren Ereñora, eta hango Kobia baserritik ekin zioten bideari.
Sei mugarri zeharkatu zituzten ibilbidean, Errotia eta Idegorri izenekoak, esaterako. Baina, ibilbidean mugarri asko falta direla jakitera eman dute.
Bi ordutan egin zuten Ereño eta Ispaster arteko ibilaldia. Amaieran Ogellako mahaietan elkartu ziren, hamaiketako ederra jateko.

Ibilbidea parte hartu zuten herritarrak Errotia mugarriaren inguruan. Argazkia: Ispasterko udala.