Partida bikainekin amaitu da Markinako 39. Esku Pilota Txapelketa
Sei mailatako zazpi partida jokatu ziren domeka goizean. Herriarteko joaneko partida irabazita, itzulikoa jokatuko du Markina-Xemeingo taldeak ZornotzanMarkina-Xemeingo frontoi txikia bete egin zen domeka goizean, Markinako 39. esku pilota Txapelketako...
Sei mailatako zazpi partida jokatu ziren domeka goizean. Herriarteko joaneko partida irabazita, itzulikoa jokatuko du Markina-Xemeingo taldeak Zornotzan
Markina-Xemeingo frontoi txikia bete egin zen domeka goizean, Markinako 39. esku pilota Txapelketako finalak ikusteko. Denetara sei mailatako zazpi partida jokatu ziren.Lehia borrokatuak egon ziren bai txikien mailan bai eta nagusietan ere. Txikien mailako bi partida jokatu ziren. Urbieta eta Sololuze eta Etxebarria eta Leordeanen arteko partida 13 eta 18 irabazi zuten bigarrenek; Mallagarai eta Gabikagogeaskoa eta Albizu eta Arrazuaren arteko norgehiagokan, berriz, lehenak izan ziren garaileak tanto bakarreko aldearekin.
Haurren mailan Ibarzabal eta Maguregi nagusi izan ziren Galdos eta Landaluzeri 18 eta 3 irabazita, eta umetxoetan Calvok eta Idigorasek eraman zituzten txapelak Alvarez eta Egurrolari 10 tantoko aldeagaz irabazi ondoren.
Ume, gazte eta nagusien mailetan, ostera, estuago egon ziren partidak. Ibarlozak eta Urrutiak 22 eta 19 irabazi zieten Etxebarria eta Egurrolari eta gazte mailan Onagoitia eta Malaxetxebarriarentzako izan zen garaipena Bereikua eta Gisasolari 22 eta 17 irabazita.
Gazteen emaitza bera errepikatu zen nagusien mailan ere. Txapelketako azken partidako irabazleak Arrizabalaga eta Arrasate izan ziren eta Zubikaraik eta Kastillok eraman zuten azpitxapeldunen oroigarria.
Garaipena Herriartekoan
Urizarren ordez jokatu zuen Kastillok domekako finalean. Zapatuan Herriarteko Txapelketako finalaurrekoa eduki zuen Markina-Xemeingo taldeak, eta eskuak minduta amaitu zuen partida Urizarrek.
Kadeteen eta gazteen mailetan Markina-Xemeingo taldea izan zen irabazlea, nagusietan, berriz, Zornotza. Asteburu honetan Zornotzara joango dira jokatzera, eta itzuliko partida ere irabaziz gero, finalean egongo da, Markina-Xemeingo taldea.