Konposta txikitu eta banatuko dute Berriatuan
Ekainaren 18an [zapatua], 11:00etan, eskola aurreko konposta gunean bildutako konpostaren banaketa egingo dute Berriatuan. Zehatz esateko, konposta egin dutenei banatuko zaie. Bide beretik, konposta nola txikitzen den ere ikusi ahalko dute herritarrek. Ekintza plazan egingo dela jakitera eman du Berriatuko Udalak.