Garraitz Kirol Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik
24. triatloia lehiatuko da zapatuan [ekainak 18], Lekeition.
Sprint distantzian jokatuko da. Hau da,
750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Lekeitioko triatloiko lehenengo emakume eta gizonezkoak sariak hartuta. Argazkia: Triatloi.org
Lekeitiokoa 2016 urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako hamargarren proba puntuagarria izango da, eta gainera, distantzia honi dagokionez,
Euskadiko Txapelketa jokatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Proba
16:00etan hasiko da, eta urtero modura, lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxea aurrean kokatuko dituzte, Independentzia Enparantzan.
Ibilbidea
Isuntzako hondartzatik irtengo dira parte hartzaileak probari hasiera emanez. Lauki formako ibilbidea eginez, farora joan-etorriaegin beharko dute igerian. Ondoren, 22 kilometrotako bizikleta saio gogorra egin beharko dute. Plazakolara joan-etorrian Milloiko portua igo beharko dute. Azkenik eta proba amaitzeko, aringa-aringa egin beharko dute portuko kaleetan zehar eta Santa Katalinako ermitara joan beharko dira udaletxe aurreko helmugara heldu aurretik.