Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarrak, asteburu honetan, Cartagenan (Murtzia, Espainia) lehiatuko den Espainiako txapelketan parte hartuko du. Durango Kirol Taldean dagoen atletak 600 metroko proba burutuko du kadete mailan
Euskadiko Selekzioagaz.
Ainara Mugartegi Solozabal atleta. Argazkia: Juan Ignacio Sampedro
Maila bikaina erakusten ari da Ainara Mugartegi. Joan den asteburuan ere Espainiako txapelketan 300 metro hezietan parte hartu ahal izateko gutxieneko marka lortu zuen. «46,80 denborako emaitzagaz denboraldi honetako Espainiako estatuko hamabigarren postuan jarri zen», azaldu dute Durango Kirol Taldekoek.
Selekzio ezberdinetako
700 atletak parte hartuko dute Cartagenako proban. 40 neska-mutil doaz Euskadiko Selekzioagaz.