Casa Pepak 140. urteurrena ospatuko du bihar, lagunartean
Kontzertuak, otordua eta txosna ere egongo dira dendaren aurrean dagoen plazatxoan. 1876 urtean zabaldu zuen denda Maria Encarnacion GomezekCasa Pepak 140 urte betetzen dituela eta, urteurrena herritarrekin batera ospatzea erabaki du Lucia Larrinagak. ...
Kontzertuak, otordua eta txosna ere egongo dira dendaren aurrean dagoen plazatxoan. 1876 urtean zabaldu zuen denda Maria Encarnacion Gomezek
Casa Pepak 140 urte betetzen dituela eta, urteurrena herritarrekin batera ospatzea erabaki du Lucia Larrinagak. Maria Encarnacion Gomez herenamonak ireki zuen denda 1876 urtean eta belaunaldiz belaunaldi iritsi da beregana. Urte guzti horietako kontakizunak eta gordetako oroigarriak partekatuko dituzte herritarrekin, bihar arratsaldean.17:00etan hasiko da Casa Peparen jaialdia, Juanjo eta Maddi Txurruka aita alaben tronpeta kontzertuagaz. Ondoren, 18:00ak aldera, otordua eskainiko du Lucia Larrinagak eta Itzalak taldearen kontzertuagaz amaituko dute ospakizuna.
Ekintzailea
Jaialdi guztia Casa Peparen aurrean dagoen plazatxoan izango dela jakitera eman du antolatzaileak, eta zer edo zer hartzeko txosna bat ere prestatuko duela aurreratu du.
Maria Encarnacion Gomez, emakume ekintzailea izan zen bere garaian. Kantabriako (España) Valles Pasiegos eskualdetik abiatuta, herriz herri ibili zen kinkila saltzen Markinan geratzea erabaki zuenera arte. Denda alokatu egin zuten hasieran, eta 1890. urtean erosteko aukera izan zuen. Familiak Lekeition eta Urberuagako bainuetxean ere dendak alokatzen zituztela ere jakin dute.
Bere amaren partetik ailegatu zaio denda Lucia Larrinagari. Pilotari bategaz ezkondu eta AEBetara joan zen lehenengo ama, eta gero Madrilen ere bizi izan ziren. Markinara bueltan, dendaren kargua hartu zuen berriz amak, bere osaba-izekoen eskutik. Lucia Larrinagak, honez gero, 30 urte bete ditu dendan.