Triatloian gaztetxoen parte hartzea sustatzeko asmoz, VIII. Triatloi Txikia antolatu du Alarabi Triatloi taldeak. Igerian, korrika eta bizikletan ibiliko dira
domekan [ekainak 19], triatleta txikiak Markina-Xemeingo kiroldegian.
10:00etan hasiko da triatloia, eta adinaren arabera egin beharreko distantziak ezberdinak izango dira. Partaide guztiek izango dute oparia amaieran.
VII. Triatloi txikia. Argazkia: Gabriel Telleria
Hauek dira triatleta gazteek egin beharreko
distantziak:
- LH1-LH2: igeri 25 metro, bizikletan 600 metro eta korrika 300 metro.
- LH3-LH4: igeri 50 metro, bizikletan 600 metro eta korrika 300 metro.
- LH5-LH6: igeri 50 metro, bizikletan 1.200 metro eta korrika 800 metro.
- DBH1-DBH2-DBH3 eta DBH4: igeri 50 metro, bizikletan 2 kilometro eta korrika 800 metro.