Ekitaldi politikoa egingo dute Mutrikun Pello Urizarrek eta Maite Ubiriak
Mutrikuko EH Bilduk ekitaldi irekia antolatu du herritarrentzat, ekainaren 26an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira. Zehatz esanda, eguaztenean [ekainak 22], 19:00etan, Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Maite Ubiria Sortuko nazioarteko arduraduna izango dira Zabiel Plazan.
Antolatzaileek iragarri dutenez, herriko hainbat eragile sozialetako ordezkarien zalantzak argitu eta herritarren ekarpenak jasotzeko asmoarekin, herritarren galderei erantzuneteko tartea egongo da ekitaldian. “Gaiak era zabalean kokatuko dira: pentsioak, euskal presoak, eredu sozioekonomikoa, feminismoa, hezkuntza, gazteria…”.
Ekitaldia “dinamikoagoa eta erakargarriagoa” egitera aldera, gainera, musikaz eta bertsoz zipriztinduta egongo da. “Mutrikuar guztiei irekitako agerpen honetan parte hartzeko dei egiten dizuegu”.