Ekainaren 26an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen barruan, Onintza Enbeita eta Iker Casanova EH Bilduko kideek mitina emango dute eguenean [ekainak 23], 19:00etan, Ondarroako Alamedan. Enbeita Espainaiko Kongresurako hautagaia da Bizkaitik, eta Casanova, ostera, legebiltzarkidea da.
Bestalde, hauteskunde barruan egiten ari diren ekimenen barruan, atzo [ekainak 19], Arbide pasealekuan dagoen Independentzia hormairudia margoztu zuten herritarrek, auzolanean.
Herritarrak Independentzia hormairudia margotzen. Argazkia: Ondarroako EH Bildu