Kazetari mutrikuarrak gaur [ekainak 20] aurkeztu du liburua, Donostian. Antton Olariagaren irudiekin osatuta, Belaustegiren testuak II. Errepublika garaian eta 36ko gerra garaian argitaratu ziren egunkarietan eta liburuetan dute oinarria. Horretarako, Donostiako Udal Liburutegian herritar guztien eskura dauden argitalpenak arakatu ditu Belaustegik. Argitalpenak “urte haietako kronika aberasten” duela diote.
Liburua Donostiako liburutegian
doan eskuratu ahal da bihartik aurrera [ekainak 21].
1931 eta 1936 urte bitartean sei egunkari argitaratu ziren:
- El dia (1930-1936): euskal egunkari abertzale eta katolikoa
- El pueblo vasco (1903-1936): Rafael Picavea enpresagizonak sortutako argitalpena. Liberal kontserbadorea hasieran eta euskal nazionalismotik gertu gerora.
- La Constancia (1897-1936): katoliko eta integrista; Errepublikaren aurkakoa.
- La Voz de Guipuzcoa (1885-1936): laikoa eta Errepublikaren aldekoa.
- El Diario Vasco (1934-1936): katoliko kontserbadorea eta monarkikoa.
- Frente Popular: 36ko gerra hasieran sortu zen gerra egunkari errepublikanoa.
‘II Errepublika eta Gerra Zibila. Kronika Donostiatik’ liburuaren azala.