Lekeitioko kaleetan txakur kakak gutxitzeko kanpaina bat egin dute ikasle batzuek
R.M. Azkue ikastolako DBH1eko ikasleek egin dute proiektua. Bi hilabetean, txakur kakak gutxitu egin direla jakitera eman dute ikasleek. Helburuetako bat herritarrak kontzientziatzea izan daLekeitioko kaleetan txakur kaken kopurua gutxitzeko kanpaina b...
R.M. Azkue ikastolako DBH1eko ikasleek egin dute proiektua. Bi hilabetean, txakur kakak gutxitu egin direla jakitera eman dute ikasleek. Helburuetako bat herritarrak kontzientziatzea izan da
Lekeitioko kaleetan txakur kaken kopurua gutxitzeko kanpaina bat egin dute R.M. Azkue ikastolako DBH1eko ikasleek. Apirilean hasi ziren kanpainagaz, eta bi hilabetean kakak gutxitu egin direla jakitera eman dute.Zerbikas izeneko proiektuari jarraituz, herrian zerbitzu solidario bat garatu eta aldi berean ikasi egin ahal izan dute R.M. Azkue ikastolako ikasleek. Herrian dauden beharrizanak aztertu, eta batzuk baztertu eta gero, txakur kakak gutxitzeko kanpaina abiaraztea erabaki zuten. «Bi helburu ipini genituen: behengaineko txakur kaka kopurua gutxitzea eta herritarrak kontzientziatzea».
Arazoaren irtenbidea herritar guztien esku dagoela azpimarratu zuten ikasleek, joan den asteko barikuan udaletxeko osoko bilkura aretoan egin zuten agerraldian. «Batzuek kakak jasotzeko ardura duten bitartean, txakurrik ez dutenek isilik ez geratzeko erantzukizuna dute».
Ikasleek, gainera, Lekeitioko Udalaren babesa eduki dute, eta elkarlanean aritu dira. Amaia Antxustegi Lekeitioko zinegotziak, esaterako, gazteen ekiteko gogoa eskertu zuen barikuan. «Eskertzekoa da ikasleek egin dutena».
Ekintzak
Helburuak betetzeko, azken bi hilabetean askotariko ekintzak egin dituzte: Kaka kalea kartelak ipini, kamera faltsuak ipini, kaka dagoen lekuan seinaleak jarri, publizitate kanpaina bat bideratu, komunikabieekin harremanetan jarri, bideo bat egin…
Galdera-erantzunen tartea aprobetxatuta, herritar batek ondokoa gaineratu zien ikasleei: «Egia da txakur kakena arazoa dela. Baina behegainean dauden pakete eta bestelako zikinkeriak ere zakarrontzira bota behar dira».