Gaztetxoen artean ere Triatloia egiteko zaletasuna badagoela argi utzi zuten, joan den domekan burutu zen VIII. Triatloi Txikian parte hartu zuten 104 neska-mutilek. Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeak antolatutako probak, azken urteetan baino kirolari gehiago batu zituen Atxondo kiroldegiaren ondoan.
Triatloiko parte hartzaile bat helmugara ailegatzen.
6 urtetik 16ra bitarteko neska-mutilek parte hartu zuten proban eta bakoitzak bere adinaren araberako distantziak egin behar izan zituen igerian, bizikletan eta korrika.
Tarteka egin zuen euriak ere ez zituen beldurtu Ondarroa, Lekeitio, Durango eta Markina-Xemeingo triatletak. Emaitzak garrantzirik ez bazuen ere, erakustaldia eskaini nahi izan zuten txikienetik hasi eta nagusiak arte, eta txalo eta animoekin erantzun zieten ikusleek.
Triatloiko partaideetako batzuk proba amaitu ostean.
Txikiek ere parte hartu nahi izan zuten kirol ekitaldian. Hori dela eta, lasterketa bat egin zuten eurentzako, amaieran.
Urtero modura, guztientzako egon ziren opariak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.