Atzo [ekainak 21] Gasteizen eta Angelun (Lapurdi) gertatutako hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzeak egingo dira gaur [ekainak 22] eta bihar [ekainak 23] Lea-Artibain eta Mutrikun.
Mutrikun, esaterako, Emakumeak Mutrikun Abixan taldeko kideak, herritarrak eta Joxe Angel Lizardi Mutrikuko alkatea egon dira. Horrez gain, herrian mitina eman behar zuela eta, Pello Urizar EAko idazkari orokorra ere egon da.

Angeluko eta Gasteizko hilketak salatzeko elkarretaratzea, Mutrikun.
Ondarroan ere gaur egin dute elkarretaratzea,
Indarkeria matxistarik ez! Emakume bakar bat gehiago ez! lelopean. Eta Lekeition ere gaur egin dute.

Ondarroako elkarretaratzea.
Elkarretaratzeak:
- Markina-Xemein. Bihar [ekainak 23], 20:00etan, udaletxe aurrean (Goiko Portala).
- Berriatua. Bihar [ekainak 23], 18:30ean, udaletxe aurrean, Berriatuko Neska Taldeak deituta. Horrez gain, bihar, egun osoan puntu morea zintzilikatuko dute udaletxeko balkoitik.
Gasteizko hilketa. 40 urteko gizonezko batek 60 urteko emakume bat hil, haren gorupa zatitu eta errekara bota zuen.
Angeluko hilketa. B
i orduz giltzapetuta eduki ondoren, gizon batek emaztea eta bi alaba tiroz hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Atzoko azken hilketa matxistekin,
aurten sei emakume hil dituzte.