Euskadiko lur gaineko 600 kiloko sokatira txapelketa hastear da
Euskadiko Herri Kirol Federazioak iragarri duenez, zapatuan [ekainak 25] hasiko da 2016ko Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketa, 600 kiloko kategorian.
600 kiloko aurtengo txapela zein taldek lortuko duen erabakitzeko jokatuko diren hiru jardunaldietako lehengoa Leioan jokatuko da, zapatuan, 17:30ean, eta bertan parte hartuko duten zazpi kluben artean egongo da Mutrikuko Sokatira Taldea ere. Mutrikuarrak, hain zuzen ere, Akelarre-Goiherri, Gaztedi A, B eta C eta Goiherri A eta B taldeen aurka ariko dira.
Mutrikuko taldeak orain arte jokatu diren 680 eta 640 kiloko txapelketetan bosgarren postuan sailkatu da, eta hastear den txapelketan, eta taldeko tiralariek ahalegin bereziak egingo dituzte “lortutako postua eutsi edo hobetzeko”.