Ekainaren 26an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira, atzo [ekainak 22], ekitaldi politikoa egin zuen
EH Bilduk Mutrikun. Kanpainako hamahirugarren egunean, hain zuzen ere, Maite Ubiria
Sortuko nazioarteko arduraduna eta Pello Urizar
EAko idazkari nagusia Zabiel Plazan izan ziren.
Herritar asko batu ziren ekitaldi irekian, eta mutrikuarrek hainbat galdera egiteko aukera izan zuten gonbidatuei. Ekitaldia, gainera, musikaz eta bertsoz zipriztinduta egon zen, eta herritarrek galderaren bat edo beste, bertsotan egiteko aukera ere izan zuten.
Pello Urizar eta Maite Ubiria, Mutrikun
Ekitaldian, besteak beste, EH Bilduk “pertsonetan jarriko duela lehentasuna” nabarmendu zuen Urizarrek, eta Ubiriak, bestalde, botoa “arma” bat dela azpimarratu zuen, “borroka egiteko era bakarra”.