Unai Belaustegi kazetari eta historialari mutrikuarrak bigarren liburua aurkeztu du
'II Errepublika eta Gerra Zibila. Kronika Donostiatik' izenburua dauka lanak. Liburuko testuak II. Errepublikan eta 36ko gerra garaian argitaratu ziren argitalpenetan daude oinarritutaUnai Belaustegi kazetari eta Historia Garaikidean doktoreak bere big...
‘II Errepublika eta Gerra Zibila. Kronika Donostiatik’ izenburua dauka lanak. Liburuko testuak II. Errepublikan eta 36ko gerra garaian argitaratu ziren argitalpenetan daude oinarrituta
Unai Belaustegi kazetari eta Historia Garaikidean doktoreak bere bigarren liburua aurkeztu du: II Errepublika eta Gerra Zibila. Kronika Donostiatik. Antton Olariagaren irudiekin osatuta, Belaustegiren testuak II. Errepublikan eta 36ko gerra garaian argitaratu ziren egunkarietan eta liburuetan dute oinarria.Besteak beste, Donostiako Udal Liburutegian herritar guztien eskura dauden argitalpenak arakatuta osatu du liburua mutrikuarrak. Argitalpenak «urte haietako kronika aberasten» duela diote.
Egileak martitzenean aurkeztu zuen liburua, Donostian, eta hango udal liburutegian doan eskuratu ahal dute herritarrek.
Lehenengo lana, iaz
Errepublikanismoa Gipuzkoan (1868-1923) izan zen Belaustegiren lehen liburua. Eta hori, hain justu, iazko udaberrian aurkeztu zuen.
Lehenengo lan hori, gainera, errepublikanismoari buruz euskaraz idatzitako lehen liburua izan zen, eta lau urteko lanaren fruitua izan zela jakitera eman zuen mutrikuarrak.
Lehen lan hori kaleratzeaz batera, tesia bukatzeko bigarren liburu bat ere prestatzen ari zela aurreratu zuen Belaustegik.