Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia egingo da Mutrikun
Katxalin Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak hitzaldia antolatu du eguenean [ekainak 30], 17:30ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Antolatzaileek iragarri dutenez, hitzaldira Donostiako Institutu Onkologikoko mediku bat etorriko da, eta bertan, bularreko minbiziaren arrazoiez, tratamenduaz, aurre hartzeaz eta beste hainbat gauzetaz hitz egiteko tartea egongo da. “Bularreko minbizia goiz antzemateari gero eta garrantzia handiagoa ematen zaio, eta horri buruz ondo informatuta egotea funtsezkoa da gu guztiontzat”.