Eikak euskara biziberritzen egindako lana aurkeztuko du Hitzargiak ekitaldian
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak abian jarritako topaketak hizkuntzak biziberritzen diharduten eragileen esperientziak trukatzea du helburu. 17 hizkuntza komunitate elkartuko dituHizkuntza gutxituak biziberritzeko Europan egin diren praktika eredugarr...
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak abian jarritako topaketak hizkuntzak biziberritzen diharduten eragileen esperientziak trukatzea du helburu. 17 hizkuntza komunitate elkartuko ditu
Hizkuntza gutxituak biziberritzeko Europan egin diren praktika eredugarriak aurkezten ari dira Hernaniko Orona Ideo eraikinean. Bi egunez, hamazazpi hizkuntza komunitatetako eragileak elkartuko dira, tartean, Etxebarriko Eika kooperatiba.Donostia 2016 Kultur Hiribu- rutzak eta Soziolinguistika Klus- terrak abian jarritako Hitzargiak elkar argitzen duten hizkuntzak izeneko egitasmoaren barruan egiten ari dira bilkura. Europako herrialde desberdinetatik etorritako ordezkariak batuko dira Hernanin, bakoitzak bere esperientzia azaltzeko: Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Asturias, Aragoi, Eskozia, Irlanda, Alsazia, Bretainia, Italia (Alpeak), Estonia, Bretainia, Portugal, Holanda, Finlandia, Poloniako kaxubiarrak…
Etxebarriko Eika kooperatiba lan munduan euskara biziberritzeko esperientzia eredugarri bezala aukeratu dute, eta Hitzargiak proiektuan aurkeztuko dute gaur, egin duten lana, Europako gainerako esperientziekin batera. Hizlaria Ainhoa Irureta izango dela jakitera eman dute, Eika Kooperatibako zuzendari industriala.
Hitzargiak formatu eta eduki ugariko topaketa izango da. Alde batetik, gaika banatutako aurkezpen-hitzaldi eta elkarrizketarako mahai inguruak egongo dira. Bestetik, Esperientzien Trukegunea izeneko ekintzak ere egingo dira. Hitzargiak egitasmoan sei hilabetean identifikatu diren jardunbide edo esperientzietako 80 erakutsiko dira panelen bidez, eta bertaratutakoek horien atzean dauden eragileekin aurrez aurre egoteko aukera edukiko dute.
Topaketan 300 parte hartzaile inguru bilduko dira, eta partaide zein edukiei dagokienez, anizta- suna bermatzeko ahalegin bere- zia egingo dute. Eragileen izae- rari erreparatuz, era askokoak izango dira: erakunde sozialak, administraziokoak, akademikoak eta enpresak, Eika bezala.