Euskadiko lur gaineko 600 kiloko txapelketan ariko da Mutriku
Euskadiko Herri Kirol Federazioak iragarri duenez, bihar hasiko da 2016ko Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketa, 600 kiloko kategorian.Aurtengo txapela zein taldek lortuko duen erabakitzeko jokatuko diren hiru jardunaldietako lehengoa Leioan jokatu...
Aurtengo txapela zein taldek lortuko duen erabakitzeko jokatuko diren hiru jardunaldietako lehengoa Leioan jokatuko da, bihar, 17:30ean, eta bertan parte hartuko duten zazpi kluben artean egongo da Mutrikuko Sokatira Taldea. Mutrikuarrak, hain zuzen ere, Akelarre-Goiherri, Gaztedi A, B eta C eta Goiherri A eta B taldeen aurka ariko dira.
Orain artean jokatu diren 680 eta 640 kiloko txapelketetan bosgarren postuan sailkatu da Mutrikuko taldea, eta hastear dagoen txapelketan taldeko tiralariek ahalegin berezia egingo dute «lortutako postuari eusteko edota hobetzeko».