Jon Etxanizek Gernika Futbol taldean jokatuko du
FUTBOLA // Jon Etxanizek Gernika Futbol taldean jokatuko du hurrengo denboraldian. 2.B mailan esperientzia du Elorrioko jokalariak, eta talde gernikarraren bigarren fitxaketa da Iñigo Muñozen fitxaketaren berri aurreko astean eman zuten. 25 urteko au...
FUTBOLA // Jon Etxanizek Gernika Futbol taldean jokatuko du hurrengo denboraldian. 2.B mailan esperientzia du Elorrioko jokalariak, eta talde gernikarraren bigarren fitxaketa da Iñigo Muñozen fitxaketaren berri aurreko astean eman zuten. 25 urteko aurrelariak Leioan jokatu zuen 2015-2016 denboraldian. Aurretik, Athletic B, Basconia, Sestao River, Barakaldo eta Tudelanon jokatu zuen.