Dantzan atariak jakitera eman duenez, jaialdietarako diru laguntza deialdia kendu du
Eusko Jaurlaritzak. Webgunearen arabera, Jaurlaritzak abisatu ere ez du egin aurten ez dela diru laguntzarik egongo, “dagoeneko gastuak egin dituzten hainbat jaialdia desagertzeko arriskuan jarriz”.
Guztira, antzerkia, musika, zine eta literaturaren inguruko 60 jaialdiri eragingo die murrizketek, eta horietatik lau Lea-Artibai eskualdean egiten direnak dira. Zehatz esateko, Aulestiko
Artedrama Topaketak, Lekeitioko
Euskal Zine Bilera, Lekeitioko
Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia eta Ondarroako
Marabilli Sormen Festibala.
Eskualdean egiten diren lau jaialdiek honako diru laguntza izan zuten 2015eko deialdian:
- Artedrama topaketak: 4.833 euro
- Euskal Zine Bilera: 6.967 euro
- Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia: 10.245 euro
- Marabilli Sormen Festibala: 7.918 euro