Garaian kultur elkarteak gaur [ekainak 25]egin du zenbaki berriaren aurkezpena, Uhagon kulturgunean.
51. zenbakiak Markina-Xemeingo baserri mundua du hizpide. Horrela, Berbetan atalean herriko adin ezberdinetako hiru baserritarren arteko solasaldia irakurtzeko aukera dago, eta Elkarrizketa atalean, berriz, 87 urteko emakume baserritarrari egindako elkarrizketa. XX. Mendeko Markina-Xemeingo nekazal munduaren inguruko artikulua ere gaineratu dute Historian Barrena deritzon atalean, eta azkenik, inguruko baserrien argazkiak eta baserriari lotutako bizimodua islatzen duten argazkiak aurkitu ahalko dira.
Gaurko aurkezpena egin eta gero, herritarrek
aldizkaria ohiko saltokietan erosi ahalko dute
: prentsa saltokia, ZuriƱe, eta Zutoia eta Kareaga jostailuak dendetan.
Zenbaki berriaren aurkezpena, Uhagon kulturgunean. Argazkia: Garaian