Azule, jendetsua, girotsua eta emozioz betetakoa. Horrelakoxea da Ondarroako Zapato Azule jaia. Aurtengoa hemeretzigarrena izan da, eta beste behin ere, jaiak herri osoa zipriztindu du. Dinamartxa igerian, bizikletaz eta mendiz mendi egin dutenekin batera, Kresala kultur elkartea, Artelaneko erraldoiak eta herritarrak izan dira protagonistak.
25 lagun inguruk egin dute Dinamartxa igerian; Mutrikuko Burumendi hondartzatik irten eta Ondarroako Arrigorri hondartzara arteko bidea (4 kilometro) egin dute. Eta 12:30ak aldera ailegatu dira Ondarroara.
Dinamartxa mendiz mendi egin dutenak, ostera, 68 izan dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi parte hartzailek bertan behera utzi dute martxa Debara ailegatu ostean. “Ez da aparteko ezbeharrik gertatu, baina martxa utzi egin dute”.
Azkenik, Tolosatik Ondarroarako bidea bizikletaz egin dutenak 197 izan dira.
Omendua. Aurten, Kresala kultur elkartea 50 urte betetzen dituela eta, Radixu Irratiak omendu egin du. Eta herritarren txaloak hartzeko Andoni eta Iraitz Urkiza Kresalako kideak igo dira Alaiko balkoira.
Omenduen ardura izan da baita ere 19. Kamiseta Azokako sariak banatzea. Guztira 19 taldek parte hartu dute azokan; ondarrutarrak 5 izan dira. Euskal Herriko Kamiseta Onenaren saria Elorriko Borobil tailerreko arT-shirt-ek jaso du. Ondarroako Kamiseta Onena, ostera, Danak etxea taldeak jaso du.
Eta iaz egin modura, aurten ere herriko erakusleiho onena saritu dute. Aurten, Klik Klak argazki dendarentzat izan da saria; Yolanda Eizagirrek pozez hartu du saria eta uxua ere bota du.
Pregoiak ere askotariko gaiak jorratu ditu: 19. Zapato Azuleko karteleko gamelu arrosa, Arranondo kultur elkartearen urteurrena eta San Inazio kaleko bizilagunen egoera. Azken horiek, gainera, bizi duten egoera larria kaleratzeko eta oraindik ere euren etxebizitzetatik kanpo daudela bistaratzeko, zapi gorriak atera dituzte; herritar askok soinean eduki dituzte zapiak.
Domeka baltza ailegatu bitartean, baina, jaiak Ondarroa osoa kolorez jazten jarraitu du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.