Denboraldia amaitzeko emaitza borobilak lortu ditu Lekeitioko
Tximista atletismo taldeak. Zapatuan [ekainak 25] Gasteizko Mendizorrotza Atletismo pistan ospatu zen
Euskadiko Kadeteen Txapelketan hiru domina irabazi zituzten Aiora Agirregomezkortak Terese De Madariagak eta Ines Lauzirikak.

Terese Madariaga, Aiora Agirregomezkorta eta Ines Lauzirika dominak irabazita. Argazkia: Tximista
Aiora Agirregomezkortak urrezko domina irabazi zuen 1.500 metro oztopoetan. “Lasterketa osoa bakarrik egin zuen hasieratik eta horrela sartu zen helmugan, 5’34”ko denboragaz”, azaldu dute Tximista taldekoek.
Terese De Madariagak bigarren egin zuen pertiga jauzian. 2 metro eta 45 zentimetroko distantziara bidali zuen pertiga bere marka hobetuz.
Hirukoitza jauzian parte hartu zuen, berriz,
Ines Lauzirikak eta brontzezko domina eskuratzea lortu zuen 10,60 metroko marka bikaina eginda. “Bere marka metro erdi hobetu zuen. Froga honetan hobetze izugarria izan du”.