Mendexa eta Lekeitioko Udalek autobus zerbitzua jarriko dute martxan, aurten ere, Lekeitiotik Karraspioko hondartzara joan eta bueltan Lekeitiorantz itzultzeko.
Zerbitzua
barikuan [uztailak 1] hasiko da eta
abuztuaren 31ra arte egongo da martxan.
Lekeitioko autobus geltokitik Karraspiora eta Santa Katalinatik Karraspiora joan-etorria egingo du autobusak.
Udalek jaitera eman dutenez, euria denean ez da zerbitzurik emango.
Ordutegi eta geltokien taula.