Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko txirrindularia da Aranzeta, eta zapatuan [ekainak 24] Berangon lehiatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txikien Txapelketa irabazi zuen. “Parte hartzaileek zirkuitu gogor bati sei buelta eman behar izan zizkieten, eta Egoitz beste guztiak baino gehiago izan zen”, azaldu dute Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko kideek.
Bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren, Zaldibarko Txirrindulari Elkarteko Gontzal Arregi eta Goran Bijelic Durangaldeko Txirrindulari Elkarteko kirolariak.
Ezkerretik eskumara, Arroitajauregi, Gutierrez, Aranzeta eta Aldazabal. Argazkia: Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartea.
Hasiera baten, Aranzeta Espainiako Txapelketarako ordezko txirrindulari bezala zihoan; Bijelic zihoan titular moduan. Baina Bizkaiko txapela irabazi eta gero, Aranzetak uztailaren 9an Meridan (Espainia) ospatuko den
Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela lortu du. “Egoitz eta Goran Bijelic izango dira Euskal Selekzioaren bi ordezkari bizkaitarrak”.
Beste alde batetik, zapatuko lasterketan Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko
beste hiru ordezkarik ere parte hartu zuten, eta “txukun” aritu zirela esan dute: Aritz Arroitajauregi, Ibai Gutierrez eta Amets Aldazabal.