Hiru domina, Euskadiko Txapelketan
Denboraldia amaitzeko emaitza borobilak lortu ditu Lekeitioko Tximista atletismo taldeak. Zapatuan Gasteizko Mendizorrotzan ospatu zen Euskadiko Kadeteen Txapelketan hiru domina irabazi zituzten Aiora Agirregomezkortak, Terese De Madariagak eta Ines La...

Denboraldia amaitzeko emaitza borobilak lortu ditu Lekeitioko Tximista atletismo taldeak. Zapatuan Gasteizko Mendizorrotzan ospatu zen Euskadiko Kadeteen Txapelketan hiru domina irabazi zituzten Aiora Agirregomezkortak, Terese De Madariagak eta Ines Lauzirikak. Agirregomezkortak urrezko domina irabazi zuen 1.500 metro oztopoetan, Terese De Madariagak bigarren egin zuen pertiga jauzian eta Ines Lauzirikak brontzezko domina eraman zuen hirukoitz jauzian.