Astegunetan bakarrik eskainiko dute zerbitzua, baina, jai eguna izanez gero ez da autobusik egongo.
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak udalaren laguntzagaz antolatu du hondartzarako autobusa. Eta udaletxean izena ematea beharrezkoa da.
15:15ean irtengo da autobusa Aulestitik, eta bueltarako ordua 19:45ean izango dela jakitera eman dute.
Eguneko txartelak 4 euro balio ditu–joan-etorria–, eta hilabeteko bonuak ere jarri dituzte. Hala ere, bonua dutenek lehentasuna dute, beraz, eguneko txartelak mugatuak izango dira.
Uztaileko bonuak 45 euro balio ditu–18 joan-etorri–, eta bihar da izena emateko azken eguna. Abuztuko bonuak, ostera, 55 euro balio ditu –22 joan-etorri– eta uztailaren 27a baino lehen eman behar da izena.
Azaldu dutenez, behar beste jende apuntatzen ez bada, ez da autobusik egongo, eta dirua itzuliko lukete.
Hilabete martxan
Bestalde,
Berriatuako udalak antolaturiko autobus zerbitzua
martitzenean hasiko da martxan, eta abuztuaren 5a arte egongo da.
15:00etan irtengo da autobusa, eta Karraspiotik 19:00etan aterako dira Berriatuarantz.
Nagusiek joan-etorriko 3 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtera artekoek, berriz, 2 euroren truke eingo dute joan-etorria.
Euskalmet-eko iragarpenaren arabera jarriko dute autobusa, hau da, euria izanez gero ez da zerbitzurik egongo. Beraz, astelehen goizetan asteko eguraldiaren prebisioa zehazten duen kartela jarriko dute autobus geltokiaren ondoko panelean.
Mendexako Karraspio hondartza.