Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak sustatu eta antolatzen duen Gure Balioak VII. Sarirako hautagaiak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da.
Debabarrenan gizarte balioen arloan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea eta saritzea du helburu, hain zuzen ere, urtero banatzen den errekonozimenduak. “Sari honek azpimarratu eta sustatu nahi dituen
oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza, lankidetza eta elkarlana dira”.
Antonio Cancelok jaso zuen 2015eko Gure Balioak saria. Argazkia: Debegesa
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera. Hori bai, hautagaiak sortzez Debabarrenekoak direla edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana kontuan hartuko dira proposamenak egiterako orduan.
Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia
Debegesaren webgunean eskuratu daitezke.