Hitzarmenagaz, La Caixak 10.000 euroko diru laguntza eman dio Markina-Xemeingo elkarteari, ekintzak egin ahal izateko. Elkarteak egiten dituen ekintzetako batzuk ondokoak dira: ekinoterapia, kaleko ekintzak, asteburuko irteerak, egun bateko irteerak eta lokalean egiten ditzuten bestelako ekintzak.
Elkarteak proiektu bat aurkeztu du La Caixa Fundazioan eta horiek diru laguntza ematea onartu dute. 8.000 euro momentuan jasoko ditu elkarteak; 2.000 euro proiektuaren amaitutakoan jasoko dituzte.
Izarbidean elkarteko Luis Egurrola, hitzarmena sinatzen, Asier Ibarzabal La Caixako ordezkariagaz.
Izarbideanekoek diotenez, “diru laguntza garrantzitsua da. Jasotzen dugun laguntzarik handiena da”. La Caixa Fundazioaren laguntza horrez gain, Markina-Xemeingo bulegoak 3.000 euro ere emango dizkio elkarteari.
Hitzarmena Luis Egurrola elkarteko lehendakariak eta Asier Ibarzabal La Caixa Fundazioko ordezkariak. Eurekin batera egon dira Izarbidean elkarteko beste hainbat herritar.
Izarbidean elkarteko kideak, La Caixa Fundazioko kideekin.