Urrezko domina bi irabazi ditu Ainara Mugartegik
Zapatuan Gasteizen lehiatu zen Euskadiko kadete mailako txapelketan garaipen bi lortu zituen Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak. Goizean 600 metroko lasterketa irabazi zuen, eta arratsaldean, 300 metro hesietakoa. Lortutako 46,27-ko markagaz, Espain...

Zapatuan Gasteizen lehiatu zen Euskadiko kadete mailako txapelketan garaipen bi lortu zituen Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak. Goizean 600 metroko lasterketa irabazi zuen, eta arratsaldean, 300 metro hesietakoa. Lortutako 46,27-ko markagaz, Espainiako estatuko lehen hamar onenen artean sartu da Mugartegi. Diziplina hori aukeratu du Durango Kirol taldean dagoen atleta gazteak uztailaren 9an Granollersen (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Txapelketan aritzeko.