11:00etatik aurrera plazako frontoian jokatuko da partida. Ane eta Jone Larrabetzuko bikotea,
Iratxe Ibarra markina-xemeindarraren eta Lexuri larrabetzuarraren kontra ariko dira nor baino nor gehiago.
Hain zuzen ere, lau pilotarietatik hiru Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien Elkarteko kideak dira.
Esku pilota partidaren
ostean, herriko nesken pala partida ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Zehaztu dutenez, euria izanez gero, Mendibarren frontoian jokatuko dituzte neurketak.
Berriatuako udalak emakumeen pilota sustatu, eta aukerak eman asmoz antolatu du zapatuko saioa. “Lehenago ere nesken pala partidak jokatzen ziren herrian, eta oraingoan, emakumeen esku pilota partida antolatzeko aukera sortu zitzaigun, eta horren ostean herriko nesken pala partida jokatzea pentsatu genuen”.
BERRI HONEKIN LOTUTA: Iratxe Ibarrak Emakuem Cup Txapelketa irabazi zuen martxoan