Atzo [ekainak 29] Mutrikuko Ttipi Ttapa ibilbideen aurkezpena egin zuten udaletxeko areto nagusian. Zehazki, udalerri aktiboa bultzatzeko asmoarekin,
Nordic Walking-a egiteko 1,5 kilometro inguruko bi ibilbide prestatu dituzte, eta horien nondik norakoen berri emateko mahai inguru berezia prestatu zuten.
Andoni Urkiola
Nordic Walking-en aditua eta profesionala ere bertan izan zen, eta kirol diziplinaren inguruko teknika eta ezaugarri nagusien berri eman zuen. Deban ikastaroak ematen ditu, eta bertan izan duen esperientziaren berri eman zuen. Urkiolak nabarmendu zuenez,
Nordic Walking-a oso aktibitate erraza da eta osasunarentzako hainbat onura ditu.
E.Azkue (Anaiarte), A.Urkiola (Nordic Walking-ean aditua), J.Astigarraga (kirol zinegotzia), M.Mariezkurrena (kirol teknikaria) eta J.A.Elorza (Burumendi) ibilbideen aurkezpenean
Josebe Astigarraga kirol zinegotziak aurreratu zuenez,
Nordic Walking-aren inguruko ikastaroak uda eta gero antolatzeko asmoa dute. “Gure asmoa jendea prestatu ditugun ibilbide horiek erabiltzera ohitzea da. Ikastaroa antolatu eta ikusiko dugu zer talde antolatzen den herrian”.
Era berean, Moilako eta Samikollako ibilbideen berri ematen duten 2.500 eskuorri banatu dituzte herritarren artean. Mikel Mariezkurrena kirol teknikariak azpimarratu zuenez, gainera,
udaletxeko webgunean ibilbideen inguruko informazio zehatzagoa jaso ahal izango dute herritarrek. “Nahi duenak ibilbideak mugikorretara edo gps-ra zuzenean deskargatzeko aukera izango du”.