Ondarroako Unanue eta Gernikako Gaudeamus abesbatzak, Errusiako olinpiadetara bidean

Gaudeamus Korala iaz Torreviejako lehiaketan parte hartzen. Argazkia: Patronato Municipal de Habaneras Torrevieja
Olinpiadetara begira, oro har, interpretatzeko “oso zailak” diren partiturak aukeratu dituzte. Gehienak euskal idazleek eta musikariek egindako obrak diraOlinpiadetara begira, oro har, interpretatzeko “oso zailak” diren partiturak aukeratu dituzte. Gehienak euskal idazleek eta musikariek egindako obrak dira, eta tartean, Gaudeamus koralarentzako propio idatzitako hiru obra aukeratu dituzte: Rügen eragiketa, Dona nobis pacem eta Ikimilikiliklik. Rügen eragiketa eta Dona nobis pacem, esaterako, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurren jaian abesteko konposatu zituen Albert Alcarazek. Euskal erromeriako kantak Kantu sortari dagokionez, jatorri atzerritarra duen kantu bat aukeratu behar izan dute, nahitaez. “Polifoniako zatian kantuetako bat, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean abestu behar genuen, eta gure kasuan, The typewriter aukeratu dugu”, azaldu diote HITZAri Julia Foruriak eta Estibalitz Arrizabalagak, Gaudeamus eta Unanue abesbatzetako zuzendariek, hurrenez hurren.

Unanue Kamara Koralak eta Gaudemus Koralak Ondarroan eskainitako kontzertua. Argazkia: Igor Txakartegi
Aurtengoa ez da Gaudeamusek olinpiadetan parte hartuko duen lehendabiziko aldia. Aurretik beste lau olinpiadatan parte hartu du taldeak, eta oso emaitza onak lortu dituAbestiak ondo gozatzeaz gain, interpretazio aldetik ikuslearengana ahalik eta gehien ailegatzen saiatu dira. Gaudeamusekoek nabarmendu dutenez, espresioa lantzen berebiziko ahalegina egin dute. “Abesten ari garenean sentitzen dugun emozio hori ikusleari ahalik eta hurbilen sentiaraztea izan da gure erronkarik handiena. Kanta bat ondo entonatuta eta finduta abestu dezakezu, baina entzulearengana ez bazara ailegatzen, ez duzu ezer transmititzen”. Esperientzia handikoak Aurtengoa ez da Gaudeamusek olinpiadetan parte hartuko duen lehendabiziko aldia. Aurretik beste lau olinpiadatan parte hartu du taldeak, eta oso emaitza onak lortu ditu. Julia Foruriak zuzenduriko taldeak, guztira, bi urrezko domina eta zilarrezko domina bat lortu zituen, hain zuzen ere. 2008an Graz-en (Austrian) lehiatutako olinpiadetan: Europa mailako lehen postuan amaitu zuten, eta mundu mailan, hirugarren geratu ziren. Oraingoan, gainera, Ondarroako Unanue Kamara Koraleko hamahiru kidek Gaudeamusekin batera biziko dute olinpiada batean parte hartzeko esperientzia, estreinako. Damen kantak ikuskizuna batera egitea erabaki zuten bi abesbatzek duela bi urte, eta esperientziagaz pozik geratu ostean, errepikatzea erabaki dute. “Guretzako esperientzia oso polita eta aberasgarria izaten ari da. 25 urte bete ditu abesbatzak, eta urteurreneko opari ederra iruditzen zaigu nazioarteko txapelketa entzutetsu batean parte hartzeko aukera izatea. Gaudeamusek olinpiadetara joatea erabaki zuenean, Julia Foruria zuzendariak eurekin batera parte hartzeko gonbidapena egin zigun, eta, asko pentsatu barik, baietz esan genion. Guretzako ohore handia da eurekin batera joatea”, adierazi du Estibalitz Arrizabalaga zuzendari ondarrutarrak. Musikari, koreografo eta abesbatza bietako 58 lagunek osatutako espedizioa astelehenean [uztailak 4] abiatuko da Errusia aldera, baina joan aurretik, prestatu duten ikuskizuna Gernika-Lumon ikusteko aukera egongo da. Gaur [uztailak 1], 21:00etan, datorren astean Sotxin interpretatuko duten errepertorioa eskainiko dute Jai Alai pilotalekuan. Lehen kontzertua Ondarroan eman zuten, eta pozik geratu ziren emaitzagaz. “300 entzule inguru batu ziren Zaldupe ikastetxeko jolastokian, eta asko, gainera, gu ikustera lehendabiziko aldiz etorri ziren. Ikusleak oso gustura ikusi genituen, ikuskizunak ondo irten zuen, eta beraz, olinpiadetako esperientzia bizitzeko oso motibatuta gaude”.