TKE ligako taldeek bi jardunaldi lehiatuko dituzte asteburuan
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, denboraldiko bigarren eta hirugarren jardunaldiak lehiatuko dituzte TKE Ligan.Asteburuko lehen hitzordua Astilleron (Kantabria, Espainia) dute. 17:30ean hasita lehiatuko dute XV. Bandera Real Astillero de Guarnizo-XL ...
Asteburuko lehen hitzordua Astilleron (Kantabria, Espainia) dute. 17:30ean hasita lehiatuko dute XV. Bandera Real Astillero de Guarnizo-XL GP Ayuntamiento de Astillero.
Delegatuak 16:00etan batzartuko dira La Fondona Kultur Etxean.
Lau luze eta hiru ziabogako erlojupekoa izango da. Zumaia, Sanpedrotarra, Portugalete eta Orio aterako dira lehen txandan. Bigarren txanda, berriz, Cabok, Tiranek, Zierbenak eta San Juanek osatuko dute. Eta azkenik, Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Kaiku irtengo dira hirugarren txandan Ohorezko txandan.
Domekan, berriz, 12:00etatik aurrera lehiatuko dute XXXIII. Petronor Bandera, Zierbenan.
Astilleroko estropadaren sailkapenaren arabera banatuko dituzte txandak.
Lau luze eta hiru ziabogako 5.556 metroko estropada burutuko dute.
10:30ean izango da delegatuen batzarra, Zierbena Arraun Taldearen egoitzan.
Ia lau segunduko aldea
Ekainaren 19an, Sevillan hasi zuten denboraldia, eta Hondarribiak irabazi zuen Basque Country Bandera. Ondorioz, hura da sailkapeneko buru.
Urdaibaik ere estropada bikaina burutu zuen, eta hiru segundo eta 94 ehuneneko aldeagaz bigarren amaitu zuen.