Mutrikuko Danok Bateko puntistek Gipuzkoako Herriarteko txapela jantzi dute. Mutrikuarrak pozez gainezka agertu dira, izan ere, laugarren urtez jarraian irabazi dute txapelketa.
Finala zapatuan [uztailak 2] jokatu zuten jendez beteta zegoen Zumaiako frontoi berrian, eta
Zumaiari 2-1 irabazita lortu dute txapel preziatua. Zehatz esanda, gazte eta nagusi mailan irabazitako finalei esker irabazi dute txapelketa.

Danok Bateko puntistak txapelekin, Zumaian. Argazkia: Danok Bat
Finalari dagokionez,
kadete mailan ez zen ezusteko handirik egon, eta partida faboritoek irabazi zuten. Zumaiako bikoteak oso ondo jokatu zuen Zuhaitz Arrillaga eta Jon Iparragirre mutrikuarren aurka. Partida nahikoa parekatuta hasi zuten, baina etxeko taldeak bere jokoa egitea lortu zuen, eta 30-18 irabazi zuten norgehiagoka.
Gazte mailan, aldiz, Ekaitz Mendizabal
Goxerri-k eta Mikel Manzisidorrek oso partida ona jokatu zuten, eta erraz irabazi zuten Zumaiaren aurka. Mutrikuarrek maila oso altua erakutsi zuten kantxan eta 35-13 irabazi zuten.
Azkenik,
nagusi mailan, 35-26 irabazi zuten Jon Mendizabal
Goxerri-k eta Aitor Andonegik. Zumaiak eta Mutrikuk nahikoa berdinduta hasi zuten partida, baina Andonegik partida borobila egin zuen atzean, eta hark egindako lan onari esker txapela bereganatzea lortu zuten.