Ondarroak eta Lekeitiok lehen hiruren artean amaitu dute Santurtziko estropada
Atzo [uztailak 3] Santurtziko uretan jokatutako estropadan emaitza ona lortu zuten Ondarroako eta Lekeitioko arraun taldeko traineruek. Estropada Donostiarrak irabazi zuen eta haren atzetik sailkatu ziren ondarrutarrak eta lekeitiarrak.
Ondarroako traineruak bere txanda lehen postuan amaitu bazuen ere, Torrekua II traineruak emaitza hobea lortu zuen bere txandan. Donostiarrek 20:13,86 behar izan zuten Santurtziko 37. bandera irabazteko, Antiguako Ama-k baino 4,54 segundo gutxiago. Lekittarra-k bere aldetik, bigarren amaitu zuen bere txanda, Torrekua II-aren atzetik. Hala, estropada hirugarren amaitu zuen irabazlearengandik 07,43 segundora.
Estropadako sailkapenari dagokionez, honakoak izan ziren hurrengo sailkatuak: Pedreña, Getaria, Deusto-Bilbao, Orio B, Zarautz, Hondarribia B, Santurtzi, San Pedro B eta Castreña. TAE 1 mailako sailkapen nagusiari dagokionez, ostera, Ondarroa doa buruan, 47 puntugaz. Donostiarra bigarren dago 38 puntugaz eta Pedreña, berriz, hirugarren 37 puntugaz. Lekittarra bere aldetik seigarren dago 34 puntugaz.