Barinaga auzoko
Asabel eta Oregi Barri baserrietako bizilagunek euren etxeetara doan bidea konpontzeko eta hobetzeko egindako eskariei erantzunez, baserrietarako bidea zabaldu eta segurtasuna bermatzeko hesiak jarri ditu Markina-Xemeingo Udalak. “Auzotarrek bidea arriskutsua, labainkorra eta estua zela argudiatzen zuten”, azaldu du.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiari lanak aurrera eramatea eskatu ziola jakitera eman du udalak. “Aldundiaren erantzuna ezezkoa izan zela eta, Markina-Xemeingo Udalak lan horiek bere kontura egitea onartu zuen”.
Lanak egiteko
28.786 euroko aurrekontua izan du udalak.

Asabel eta Oregi Barri baserrietara doan bidea konponduta. Argazkiak: Markina-Xemeingo Udala