Ondo merezitako agur beroa eman diote Pablo Berasaluzeri, Uni frontoian
Pilotari berriztarrak Markina-Xemeingo zesta-punta eta eskupilota eskoletako kideen eta udal ordezkarien agurra jaso du. Urrutikoetxea eta Larunbek irabazi dute jaialdia itxi duen partidaEmozioak hartu zuen zapatuan Markina-Xemeingo Uni pilotalekuko ka...
Pilotari berriztarrak Markina-Xemeingo zesta-punta eta eskupilota eskoletako kideen eta udal ordezkarien agurra jaso du. Urrutikoetxea eta Larunbek irabazi dute jaialdia itxi duen partida
Emozioak hartu zuen zapatuan Markina-Xemeingo Uni pilotalekuko kantxa. Pablo Berasaluzeri ondo merezitako omenaldia eskaini nahi izan zioten. Eta halakoetan gertatzen den modura, emaitza gutxienekoa izan zen.Gorriz kantxaratu ziren Berasaluze eta Beroiz, eta urdinez, ostera, Elezkano eta Galarza. Urdinak aritu ziren markagailuan aurretik, eta beraiek eskuratu zuten garaipena ere (15-22).
Edonola ere, txalo beroenak Berrizko pilotariarentzat izan ziren. Markina-Xemeingo esku pilota eta zesta-punta eskoletako umeen artetik kantxaratu zen aldageletatik bueltan, eta opariak jaso zituen udal ordezkarien eskutik, zaleen izenean. Txaloak bueltatu zizkien Asegarceko pilotariak harmailak betetzen zeudenei.
Olaizola-Urruti, bikoteka
San Fermin torneoaren finalerdia ez Olaizolak uko egin dio txapelketa hori jokatzeari, ezker sorbaldan min hartuta dagoelako, baina partida nagusiak lehen mailako norgehiagoka ekarri zuen. Aurrez aurre, Nafarroako torneoa jokatzekoak zirenak: Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea; ondoan izan zituzten, bikotea osatzen, Andoni Aretxabaleta eta Mikel Larunbe, hurrenez hurren.
Partida nagusia ere urdinen aldekoa izan zen. Baina lehen partida ez bezala, oso orekatua eta oso lehiatua izan zen, hasieratik amaiera arte. Ondo jokatu zuten laurek, eta herriko pilotariak hiru tanto bikain ere egin zituen, atzetik aurrera etorrita pilota inor ailegatu ezin zitekeen lekura bidaliz. Berdinketaz berdinketa, azken minutuetan Urrutikoetxea zertxobait biziago aritu zen, eta 20. tantoa igo zuen markagailura, ezker paretan dejada ederra eginez. 18-22 amaitu zen pilota jaialdia itxi zuen partida.