Bidea zabaldu eta segurtasun hesiak jarri ditu udalak Barinaga auzoan
Barinaga auzoko Asabel eta Oregi Barri baserrietako bizilagunek euren etxeetara doan bidea konpontzeko eta hobetzeko egindako eskariei erantzunez, baserrietarako bidea zabaldu eta segurtasuna bermatzeko hesiak jarri ditu Markina-Xemeingo Udalak. «Auzo...
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiari lanak aurrera eramatea eskatu ziola jakitera eman du udalak. «Aldundiaren erantzuna ezezkoa izan zela eta, Markina-Xemeingo Udalak lan horiek bere kontura egitea onartu zuen».
Lanak egiteko 28.786 euroko aurrekontua izan du udalak.