19 urteko mutrikuarrak
Leire Esnal zumaiarrekin batera irabazi du bikoteka jokatu den Gipuzkoako VI. Pala Txapelketa. Kirol egokituan den aritzen bikoteak estreinako jokatu du txapelketa batera, eta ondo baino hobeto moldatu dira.
Esnal aurrean eta Sagarmendi atzean
bikote bikaina osatu dute, eta txapelketan ez dute partida bat bera ere galdu. “Txapelketa oso ona egin dugu. Partida guztiak irabazi ditugu, hamarretik hamar”, adierazi du pilotari mutrikuarrak.

Jokin Garcia (Mindara elkarteko koordinatzailea), Eneko Sagarmendi, Leire Esnal eta Jurgi Olasagasti (pala entrenatzailea). Argazkia: Estibalitz Sagarmendi
Meritu ikaragarria lortu dute gainera Sagarmendik eta Esnalek. Finalaurreko oso gogorra jokatu zuten, eta finalerako estu-estu sailkatu baziren ere, itxura guztien kontra
faboritoen aurka irabaztea lortu zuten.
Usurbilgo Kontzeju Zaharra pilotalekuan jokatu zen finalean, hain zuzen ere,
20-11 irabazi zieten Joseba Altuna eta Xabier Villar Zarauzko bikoteari. “Jendeak gure aurkariek irabaziko zutela uste zuten, baina guk irabazi genuen, ezustean. Azken tantoa egin nuenean sekulako poza sentitu nuen, eta lurrean belauniko ospatu nuen garaipena”, gaineratu du Sagarmendik.
Pilota munduan, betidanik
Pilota munduan
ume-umetatik dabil Sagarmendi. Eskupilotan hasi zen Itziar aldean entrenatzen, eta orain aitortu duenez, aurretik eskupilotan izan duen esperientzia ondo etorri zaio palan aritzeko orduan.

Eneko Sagarmendi eta Leire Esnal, Pala Txapelketako txapelekin. Argazkia: Estibalitz Sagarmendi
Duela bi urte eta erdi Errenteriara joan zen bizitzera, eta han
Mindara (dibertsitate funtzionala duten personak artatzeko Gipuzkoako Elkartea) Elkarteko kidea egin da. Elkarteari esker, hainbat kiroletan aritzeko aukera izan du, futbolean edo errugbian, esate baterako.
Palan jokatzeko aukera iaz sortu zitzaion, eta gustura ekin dio esperientzia berriari. Orain arte palan askorik ibili ez bazen ere,
“esperientzia ederra” izan dela azpimarratu du. “Eskupilotan ezin nintzenez federatu, palan jokatzen hasi nintzen, kirol gehiago egiteko”.