San Martin bigarrena, jaiak amaitzeko
Lau egunez parranda nahikoa egin ostean, San Martin bigarrena jaien azken eguna izan zuten atzo amorotarrek. Eguerdiko mezaren ostean, herriko nagusiak herri bazkarian elkartu ziren, giro paregabean. Halaber, arratsaldean, ume eta gaztetxoak izan ziren...

Lau egunez parranda nahikoa egin ostean, San Martin bigarrena jaien azken eguna izan zuten atzo amorotarrek. Eguerdiko mezaren ostean, herriko nagusiak herri bazkarian elkartu ziren, giro paregabean. Halaber, arratsaldean, ume eta gaztetxoak izan ziren protagonistak. Puzgarriak eta apar festa eduki zituzten, eta arratsalde pasa ederra egin zuten, barre algara artean primeran pasatuz. Jolasak bertan behera utzi zituzten, euriagatik. Iluntzean, txokolatada prestatu eta errifak zozkatu zituzten herriko guraso elkarteko kideek.