Gune berria inauguratuko du Antsotegik, bi eguneko ekitaldiekin
Era askoko ikuskizun eta ekitaldiak egongo dira gaur eta bihar, Antsotegi hotelean. Abentura gune berria inauguratuko dute, eta ateak irekiko dituzte mundu guztiak ezagutu ahal izateko.16:00etatik aurrera irekiko dute abentura gunea. Horrez gain, umeen...
16:00etatik aurrera irekiko dute abentura gunea. Horrez gain, umeentzako zirkua, aurpegi margoztea eta ikuskizun bereziak egongo direla aurreratu dute Antsotegikoek. Besteak beste, trapezio eta oihalekin dantza bertikala egingo dute hoteleko horman bi egunetan, eta Europan zehar biran dabilen Saritah reggae abeslari australiarraren kontzertua egongo da bihar. 22:00etan hasiko da azken jarduera hori.