I. Kinttopeko zaldi mando proben txapelketa zapatuan eta astelehenean, Berriatuan
Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Zapatuko saioa 22:00etan hasiko da, eta hiru probalari ariko dira nor baino nor gehiago: Laukizko Totxi, Mungiako Muebles Urrutiako ordezkaria, eta Mañuko Irati Erauzkin.
Astelehenean, ostera, 21:00etatik aurrera lehiatuko dira. Gamizko Construcción Torrontegiko ordezkariak, Orioko Imanol Etxebarriak eta Guriezoko Fermin Santamariak parte hartuko dute.
Probetan Berriatuako 950 kiloko zaldi harria erabiliko dute, eta 100 kiloko gainkarga izango dute. Abereen oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute, eta kilo gehiago dituztenek, kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute.
Parte hartzaile guztientzat sariak egongo dira. Irabazleak 700 euro, manta eta txapela jasoko ditu, bigarren sailkatzen denak 600 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak, 550 euro.
Laugarren sailkatuarentzat 400 euroko saria egongo da, bosgarrenak 450 euro jasoko ditu, eta azken sailkatuak 400 euro.