Bi herrietan egun bakarrean ospatuko dute jai eguna, domekan [uztailak 10]. Hona hemen egitarauak:
Markina-Xemein (Iturreta): uztailak 10
- Egun osoan, umeentzako puzgarriak
- 10:30. Mendi martxa.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Berriatuko emakume eta gizon taldea, Adorrixako Saleroso zaldiaren kontra. Ondoren, umeentzako txapel jaurtiketa eta txinga jaurtzea.
- 14:30. Bazkaria, Beti Alain.
- 18:00. Idi propak: Goietas jatetxea/Mungia; Oliden/Orio; Soarte/Elgoibar. Sariak: lehenengoak, 1.000 euro, estalkia eta garaikurra; bigarrenak, 950 euro; hirugarrenak, 900 euro.
Munitibar (Oiz): uztailak 10
- 13:00. Meza.
- 18:30. Munitibarko guraso elkartekoen zozketa.
- Goizez eta arratsaldez: Esteibar eta Obietak girotuko dute San Kristobal eguna; tabernak ere egongo dira jateko eta edateko.