Mendizabal mutrikuarra
historia egiten ari dela diote Dania Jai Alaiko arduradunek. Izan ere,
neguko denboraldian hirugarrenez Hiruko Koroa irabazi eta gero, orain, udako denboraldian ere Hiruko Koroa bere egin du. Aldazabal berriatuarra, ostera, atzelarien artean onena izan da.
Erik Mendizabal, udako denboraldiko Hiruko Koroa saria jasotzen.
Udako denboraldian,
55 kiniela irabazi ditu Mendizabalek (Most Wins). Atzetik geratu dira Unai Lekrikabeaskoa Leke gernikarra (43 kiniela), Kevin Ithurria zuberotarra (40 kiniela), Diego Beaskoetxea gernikarra (26 kiniela) eta Xabier Barandika gernikarra (33 kiniela).
Banakako txapelketan (Singles Championship) ere mutrikuarrak 11 garaipen eduki ditu. Foronda arabarra (6 garaipen) bigarren geratu da, eta Asier Elesgarai
Beitia mutrikuar beteranoa eta Endika Madarieta Elgezabal ispastertarra berdinduta geratu dira hirugarren.
Ibon Aldazabal puntista berriatuarra.
Binakako txapelketan (Doubles Championship) Mendizabalek aurrelari onenaren titulua bere egi du 15 kiniela irabazita. Zulaika donostiarra (11) eta Beaskoetxea (9) bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren. Txapelketa horretan baina,
atzelari onena izan da Aldazabal (11 kiniela); bigarren postuan, ostera, berdintuta geratu dira Ortzi Goiri Txasio markina-xemeindarra, Elgezabal, eta Urtaran eta Manex (8 kiniela).
Udako denboraldia amaitu eta gero, Daniako pilotari gehienak Euskal Herrira bueltatu dira, eta batzuk Euskal Herriko udako denboraldia jokatuko dute frontoi garrantzitsuenetan. Beaskoetxeak eta Aldabazalek, esaterako, iaz lortutako Binakako Txapela defendatuko dute. “Mendizabal, Txasio, Lekerika eta Barandika ere jokatzen ibiliko dira”.
Dania Jai Alaiko pilotariak, udako denboraldi amaiera ospatzen