Azken hiru hilabeteetan egin modura, gaur [uztailak 9] ere agerraldia egin dute Kamiñaldeko lur jausiak kaltetutakoek. Mendi magala jausten hasi zenez geroztik, lau hilabete pasa dira, eta bizi duten egoera zein den gogorarazi nahi izan dute euren etxebizitzetatik gertu egindako mobilizazioan.
Saiñazio mendi azpixan gestorak egindako deialdiagaz herritar askok bat egin du. Gorriz jantzita eta gestorako zapi gorriak lepoan ipinita, dozenaka kaltetuk “kale gorrian geratu direla, eta oraindik ere gorriak ikusten ari direla” nabarmendu nahi izan dute. Mobilizazioagaz San Inazio kaleko etxeetatik, lokaletatik eta lurretatik kanpora lau hilabete daramatzetela gogora ekarri nahi izan dute.
San Inazioko kaltetuek gaur goizean egindako elkarretaratzea
Ondarroako Udalak igorritako datuen arabera, euren etxeetatik kanpo dauden kaltetuetako batzuk (Artibai ibai aldera dauden etxeetakoek) abuztuaren erdi inguruan bueltatu ahal izango dira euren etxebizitzetara. Gainontzekoek beste sei edo zazpi hilabete itxaron beharko dute euren etxebizitzera bueltatu ahal izateko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.