Mutrikuko Arte Eskolakoek Plaza Txikiaren ondoan dagoen tunelean egindako hormairudia inauguratu du gaur [uztailak 9] eguerdian Jose Angel Lizardi alkateak. Alkatearekin batera Amaia Arrizabalaga EH Bilduko zinegotzia, Elena Cebrian EAJko zinegotzia eta Iñigo Agirre Berdeak+Independenteak alderdiko zinegotzia ere egon dira.
Arte Eskolakoek ere ez dute galdu nahi izan inaugurazio ekitaldia, eta hantxe egon dira beste hainbat herritarrekin batera. Gaur inauguratutakoa Arte Eskolakoek herrian egindako bigarren hormairudia da. Atxukalen balea handi bat egin zuten, eta oraingo honetan ere, itsasoa oso presente eduki dute. Zehatz esateko, itsas azpiko irudiak margotu dituzte, mosaiko estiloan.
Mutrikuko Arte Eskolako kideak eta udal ordezkariak, horma irudia egin duten tunelaren aurrean
Alkateak nabarmendu duenez, oraingoan ere herritarrak harrituta utzi dituzte Arte Eskolakoek. “Oraingoan ere zer lan polita egin duzuen ikusita, harrituta utzi gaituzue. Lan honek balio erantsia dauka. Mutrikuarrei zuek dakizuen hori eskaini nahi izan diozue, zuen arima, borondatea eta ilusioa ipiniz. Hori dela eta, eskerrak eman nahi genizueke mutrikuar guztion izenean”.
Aurreko bi lanen emaitza ikusita, gainera, alkateak hirugarren proiektu bat egitera animatu ditu Arte Eskolako kideak. Arte Eskolakoek, euren aldetik, datorren urtean beste proiektu bat egiteko asmoa agertu dute. “Ilusioa eta gogoa badaudenez, beste lan bat egiteko saiatuko gara toki egokia aurkituz gero”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.