Umorez, kolorez, malabarez, akrobaziaz eta emozioz bete dira aurten ere, Lekeitioko kale eta plazak. Munduko leku ezberdinetako artistek ikuskizun ikusgarriekin harritu eta txunditu dituzte ume, gazte eta nagusiak. Umorea eta komedia izan dira nagusi, baina bai eta ezusteko zirarragarriak ere.
Basurama kolektiboaren eskutik, zaborra batu eta puzten, hasi zuten lekeitiarrek joan den eguaztenean, Kaleka, 27. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Barandiaran aretoa eta Arropaineko Arragua tailer berezien eta zirku historiaren testigu izan ziren lehen egunetan, baina, barikutik aurrera, kaleak bihurtu ziren kale artearen erakustoki.
Kalez kale musika zabaltzen ibili dira Pete eta Pat txirrindulariak, plazak lorez landatu nahi izan dituzten txotxongiloek eta banbu kanabera gainean eskegi dira trapezioko artistak publikoa ilusioz eta harriduraz betetzeko. Eskolapeko zirkulazioa ere geldiarazi du Murmuyo klown-ak eta herritarrak seduzitzen ibili da Walkman. Suak ere izan du bere lekua Kalekan, Deabru Beltzen Su a Fue ikuskizun berriagaz.
Asteburuko zurrunbiloa igarota, Thomas Prattkiren The Poetic Body tailerragaz amaituko da eguaztenean jaialdia.
[KALEKAREN BALORAZIOA IRAKURRI]