Yolanda Loira Emeki Koraleko zuzendaria. Argazkia: Emeki Korala
Urteko hitzordurik garrantzitsuenerako kontzertu berezia prestatu du, aurten ere, Emeki Koralak.
Yolanda Loira zuzendariak eta 16 abeslarik osatzen duten taldeak, Markina-Xemeingo Karmen jaietako zortzigarren kontzertua eskainiko du aurten.
Zortzi urteko eskarmentuak ematen duen sendotasun eta oraindik mantentzen duten hasierako freskotasun horregaz aterako da taldea
Karmengo elizako taulagainera, bihar [uztailak 14],
22:00etan.
Yolanda Loiraren gidaritzapean mugituko dira Emeki Koraleko abeslariak kantaz kanta, baina, oraingoan, musika talde handi bat izango dute kontzertuan bidelagun. Emeki Korala sarritan lagundu duen
Antxon Sarasua jarriko da pianoan, bibolinari xarma eta goxotasuna aterako dizkio
Ianire Krutxagak eta bateriaren arduraduna, aurretik ere Emeki Koralagaz ibilitako
IƱaki Belaustegi izango da.
Horiez gain, Emeki Koralagaz estreinatuko dira bihar,
Igor Rodriguez, baxuagaz, eta
Fede Badiola, perkusioagaz.